Japoniako Gobernuak gaur eman du Iraken dituen aireko indarrak bertatik erretiratzeko agindua. Tropa horiek Iraken dauden nazioarteko tropei laguntza emateko egitekoa zuten.
2004ean abiatu zen misioa, eta, orduan, lurreko tropak bidali zituen Japoniak Irakera. 2006 erdialdean, baina, aireko laguntzara mugatu zuen Japoniak tropen egitekoa. Kuwait eta Bagdad artean nazioarteko tropak airez garraiatzera zuzentzen zen, hain justu. Nolanahi ere, tropa japoniarrak Irakera bidaltzeko erabakiak bere garaian hautsak harrotu zituen, Konsituzio baketsuak ez baitie gatazka armatuetan esku hartzeko baimenik ematen.
Orain, Taro Aso Japoniako lehen ministroak agiri baten bidez adierazi du ejertzitok "egitekoa bete" duela eta, hortaz, Iraketik erretiratuko direla. "Iraken berregituraketa bermatzeko" nazioartea lan egitean ari dela gaineratu du, eta hartutako erabakiak "Irakeko Gobernua errespetatu" nahi duela adierazi. Dena den, misioa amaitu arren, Japoniak Irakeri laguntzen jarraituko dio, "yen kredituaren eta euskarri teknikoen bidez".
Japoniako tropen erretirada urte amaitu baino lehen gauzatuko da. Izan ere, NBEk Iraken aritzeko baimena ordura arte emana dio AEBei.
Mundua
Japoniak bere tropak Iraketik erretiratuko ditu 2008 amaitu baino lehen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu