mundua

Japoniak bi erreaktore nuklear martxan jartzea erabaki du

Oi zentral nuklearreko 3 eta 4 erreaktoreak piztuko ditu. Lehenengoz hartu du halako erabaki bat Fukushimako hondamenditik.

2012ko ekainaren 16a
14:08
Entzun

Japoniako Gobernuak Oi zentral nuklearreko bi erreaktoreak martxan jartzea erabaki du gaur, eta horrela, lehenengoz egingo du halakorik 2011ko martxoan Fukushimako hondamena izan zenetik.

Japoniako lehen ministro Yoshihiko Nodak Fukui probintziako gobernatzailearekin bildu ondoren hartu du erabakia, hark horretarako oniritzia emanda —zentral nuklearra eskualde horretan dago—.

"Bertako agintarien babesa izanda, 3 eta 4 erreaktoreak piztea da gobernuaren azken erabakia", azaldu du Nodak, TBS telebista kateak jaso duenez.

Nodak beharrezkotzat jotzen du horiek piztea, "Japoniarren segurtasuna bermatzeko"

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.