Heriotza zigorra

Japoniak preso bat hil du, urkatuta

Masanori Kawasaki izena zuen, eta 68 urte zituen. 3 eta 5 urteko bilobak eta koinata hiltzeaz zegoen akusatuta.

2014ko ekainaren 26a
07:59
Entzun

Japonian indarrean da heriotza zigorra, baina oso kasu berezietan soilik jakinarazten dituzte hiltzera kondenatutako presoei buruzko datuak. Horietako bat izan da Masannori Kawasakiren kasua. Bart hil dute, urkatuta.

2007an, 3 eta 5 urteko bilobak eta koinata labanaz hiltzeaz zegoen akusatuta 68 urteko presoa. Poliziaren arabera, hilketa ezkutatzen ahalegindu zen Kawasaki, gorpuak lurperatuz.

Japonia da, AEBekin batera, heriotza zigorra indarrean duen herrialde industrializatuetako bat. Washingtonen ez bezala, ordea, ez diete presoei eta senideei jakinarazten noiz hilko dituzten, eta oso kasu bakanetan presoak hil ondoren jakinarazten dute.

Iturri ofizialen arabera, gaur egun 128 preso daude hiltzera zigortuta Japonian.

Tokioko gobernuak behin baino gehiagotan defendatu izan du zigor mota hau, argudiatuz herritarren gehiengoaren babesa duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.