Mundua

Japoniak tropak erretiratuko ditu Iraketik

Beren egitekoa bete dutela iritzita, Japoniako Armadako soldaduak Iraketik erretiratuko direla iragarri du Junichiro Koizumu lehen ministroak. Hamabi bat egunen buruan soldaduak Japonian izango direla baieztatu du Defentsa Ministerioak.

2006ko ekainaren 20a
15:32
Entzun
Telebistan egindako agerraldi baten bidez jakinarazi du Koizumik tropak Iraketik aterako dituztela. Egutegi zehatzen berririk ez du eman, baina Kyodo albiste agentziak zabaldu duenez, Fukushiro Nukaga Defentsa ministroak berehalako erretiratzea agindu du. "Hamabi bat egunen buruan" soldadak Japonian izango direla baieztatu dute Ministerioko iturriek.

Egun Japoniako 600 bat soldadu daude Iraken, 2004 hasieratik. Koizumi lehen ministroak agertu du dagoeneko bete dutela agindu zitzaien "lan humanitarioa",Irak hegoaldeko Samawah hiriko eta inguruetako azpiegiturak berreraikitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.