Japoniak Txinako hamalau ekintzaile atxilotu ditu
TOKIO. Senkaku artxipelagoan Txinako 14 ekintzaile atzeman ditu Japoniako Poliziak. Uharte horiek Japoniak kontrolatzen ditu, baina Txinak horien gaineko kontrola bereganatu nahi du. Ekintzaileek artxipelagoaren burujabetza aldarrikatu zuten. Japoniako Immigrazio Legea haustea leporatu diete atxilotuei, baimenik gabe uharteetako batean lehorreratzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu