mundua

Japoniako Finantza ministroa hilda aurkitu dute, etxean

Berria.info
2012ko irailaren 10a
18:32
Entzun

Tadahiro Matsushita Japoniako Gobernuko Finantza ministroa hilda aurkitu dute Tokion, etxean. Polizia kasua ikertzen ari da, bere buruaz beste egin ote duen jakiteko asmoz.

Gaur Finantza Zerbitzuen Agentziaren bilera batean parte hartzekoa zen, baina batzarraren aurretik, ministroak berak deitu egin du, esateko ezin zuela azaldu, NHK telebista kateak esan duenez.

Ostiralean egin zuen jendaurreko azkeneko agerraldia. Ekainetik zen ministro.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.