JAL Japoniako hegazkin konpainia nagusiak porrot egin du. Hala onartu eta jakinarazi du Tokioko auzitegi batean egindako adierazpenean. II. Mundu Gerra amaitu zenetik Japonian gertatu den enpresa baten hondoratze handienetakoa da, ekonomian adituen arabera, seigarren handiena. Joan den irailean ia 18.000 milioi euroko zorra zuen JALek.
Nolanahi ere, Japoniako Gobernuak iragarri du JAL egoera horretatik ateratzeko laguntza emango duela; areago, gaur bertan aurkeztuko du hegazkin konpainiaren berregituratze lana. Hiru urteko aurreikuspenez egin dute plan hori, eta JALek zerbitzua emateari ez uztea da helburua. Japoniako Gobernuak aurkeztekoa duen berregituratze plan horretan JALeko 15.000 langile kaleratzea aurreikusten da, hain zuzen ere, plantilaren herena.
Ekonomia
Japoniako hegazkin konpainia nagusiak porrot egin du
Halaber, Asiako handiena da JAL Japan Airlines. Tokioko auzitegi batean adierazi du hondoa jo duela. Japoniako Gobernuak berregituratzeko laguntza emango dio. 15.000 langileren kaleratzea aurreikusten da berregituratze horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu