munDUA

Japoniako lehen ministro berria, Naoto Kan

Yukio Hatoyamak kargua utzi zuen herenegun, AEBetako base militar baten alde egitean kritikak jaso izanagatik.

2010eko ekainaren 4a
12:41
Entzun
Yukio Hatoyama Japoniako lehen ministroak asteazkenean kargua utzi duela-eta, hango legebiltzarrak gaur goizean hautatu du haren ordezkoa: Naoto Kan. 477 diputaturen artetik 313k aldeko botoa eman dute.

63 urte dauzka eta Alderdi Demokratikoan presidente izendatu berri dute. Alderdi horrek gehiengo osoa dauka legebiltzarrean.

Hatoyamak zortzi hilabete egin zituen lehen ministro. Okinawa Japoniako hegoaldeko irlan AEBen base militarrari eustea erabaki izanagatik kritika handiak jaso zituen azkenaldian, eta horrek eragin zuen dimisioa. "Jendearen konfiantza galdu dut", zioen herenegun. "Asia ekialdean eta Japonian segurtasuna izate aldera" hartu zuen neurri hori hark. Ustelkeria kasu batzuk ere izan ziren haren agintaldian.

Iazko abuztuan hauteskundeak irabazi zituen Alderdi Demokratikoak, eta ondoren jarri zen karguan Hatoyama. Alderdi Liberal Demokratikoaren mende erdiko agintaldiari bukaera eman zioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.