Yukio Hatoyama Japoniako lehen ministroak dimisioa eman du gaur goizean, "jendearen konfiantza galdu" duela uste baitu. Okinawa herrialdeko hegoaldeko irlan AEBen base militarrari eustea erabaki izanagatik kritika handiak jaso ditu Hatoyamak azkenaldian. "Asia ekialdean eta Japonian segurtasuna izate aldera" hartu zuen neurri hori hark. Ustelkeria kasu batzuk ere izan dira bere agintaldian.
Iazko abuztuan hauteskundeak irabazi zituen haren alderdiak -Alderdi Demokratikoak-, eta ondoren jarri zen karguan Hatoyama -duela zortzi hilabete, hain justu-. Alderdi Liberal Demokratikoaren mende erdiko agintaldiari bukaera eman zioten.
Azkeneko egunetan bere alderdiko kideek kargua uzteko eskatua zioten. Izan ere, uztailaren erdialdera Senatuko hauteskunde partzialak izango dituzte, eta Hatoyamaren gaurko ospe txarrak emaitzetan eragin zezakeela iritzi zioten. Lehen ministro zenak Ichiro Ozawa alderdiko idazkari nagusiaren dimisioa eskatu du, bide batez.
munDUA
Japoniako lehen ministroak kargua utzi du, "jendearen konfiantza galdu" duelako
Herrialdeko irla batean AEBen base militar bati eustea erabaki izanagatik kritika handiak jaso ditu azkenaldian Yukio Hatoyamak. Duela zortzi hilabete iritsi zen postura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu