Tepco enpresak jakinarazi duenez, ur kutsatuaren bi gordailutan gertatu da isuria. Ziurtzat jo dute gordailuetako batetik atera den ura ez dela Pazifikora iritsi; beste gordailukoa, ordea, aztertzen ari dira.
Hesi horiek ezarri zituzten tankeetatik ura atera ez zedin, gordailuetako batek 300 tona galdu zituenean, iaz.