mundua

Japonian bost lurrikara gertatu dira azkeneko orduetan

Haietako azkena 6,1 gradukoa izan da, Tokiotik 64 kilometro ekialdera.

2011ko apirilaren 21a
17:38
Entzun

Azkeneko orduetan bosgarren lurrikara gertatu da Japonian, Honshu irlan, Richter eskalan 6,1 gradukoa. Epizentroa Tokiotik 64 kilometro ekialdera egon da. Beste lau lurrikaren artetik bat 6 gradukoa izan da, Honshun bertan. Iturri ofizialek ez dute jakinarazi biktimarik izan den.

Martxoaren 11n lurrikara handia gertatu zen Japonian, eta ondorengo tsunamiak ere milaka lagun hildako eragin zituen. Ofizialki -atzoko datuen arabera—, 14.013 dira hildakoak eta 13.804 desagertutakoak. Hildako gehienak —hamarretik bederatzi—, Miyagi, Iwate eta Fukushima probientzietakoak ziren. Kostaldean daude hiru probintzia horiek, eta 38 metroko olatua barrura 40 kilometro sartu zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.