Ekialde Hurbila

Jassin xekea hil du Israelek, Hamaseko buruzagi nagusia

Jassin xekea Hamas mugimenduaren sortzaile eta buruzagi espirituala hil du Israelgo Armadak bart goizaldean, meskitara zihoala misilekin bonbardatuta. Jassinez gain, beste zortzi palestinar hil dituzte, gutxienez, eta hainbat zaurituta daude. Hilketak palestinarren amorrua areagotu du, eta mendeku deiak zabaldu dira. Ariel Sharon Israelgo lehen ministroak berak gidatu du "exekuzio estrajudiziala" esaten diotena.

2004ko martxoaren 22a
18:08
Entzun
Palestinarren erreakzioa laster etorri da; batetik, leherketa bat izan da Israel eta Gazako lurraldeen arteko Erezko mugako pasabidean. Bestetik, Ketzioteko espetxean, Israelen, Hamaseko ehunka preso matxinatu dira. Hain zuzen ere, Hamaseko adarmilitarrak iragarri du "Israelgo Estatuta dardaraziko duen lurrikara" ekarriko duela Jassinen hlketak: "Infernuaren ateak ireki ditu Sharonek eta ezerk ez gaitu geratuko lepoa mozten diogun arte", adierazi du Hamaseko adar armatuaren buruzagitzak.Protesta ekitaldietan, ordea, Israelgo ejerzitoak beste bost palestinar hil ditu eta jada 14 dira hildakoak.

PAN Palestinako Aginte Nazionalak, berriz, dolua aldarrikatu du hiru egunetarako, eta, halaber, gogor gaitzetsi du Jassinen hilketa.

Isarelek, ostera, alerta gorria ezarri du eta mugak itxi ditu.

Jassinek 67 urte zeuzkan, tetraplejia baten ondoriozgurpildun aulkian ibiltzen zen aspalditik, eta Hamas mugimendua sortu zuen 1987an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.