Ostiraleko gauerdi aldera urperatu zen itsasontzia, Indonesiako Marinak jakinarazi duenez. 850 lagun zihoazen bertan, baina ez dute espero haietako asko bizirik aurkitzerik. "Helikopteroak eta itsasontziak jendea aurkitzeko saioa egiten ari dira, baina eguraldi txarrak ez du uzten ondo ikusten. Haizeak altxatu dituen olatu handiak ikusita, itsasontzian zihoazen asko hilda egongo direla pentsatzen dut".
Jende bila bi ordu pasatu dituztenean, bederatzi lagun besterik ez dituzte aurkitu bizirik.
Kalimantar probintziako Kumai portura zihoan itsasontzia, Javako Sumarang portutik aterata. Mandalika uhartetik 40 kilometro ingurura urperatu da, hain justu.
Indonesia
Java uhartetik gertu 850 lagun zeramatzan itsasontzi bat urperatu da
Eguraldi txarrak eraginda urperatu da itsasontzia, Indonesiako Marinaren esanetan, eta momentuz bederatzi lagun bakarrik aurkitu dituzte bizirik. Gainerakoak hilda aurkitzeko beldur dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu