EUROPAKO BATZORDEA

Jean-Claude Juncker izendatu dute Europako Batzordeko presidentegai

EBko agintarien goi bileran hartu dute erabakia. Uztailaren 16an egingo dute bozketa Europako Parlamentuan, Estrasburgon.

Jean-claude Juncker. OLIVIER HOSLET / EFE
2014ko ekainaren 27a
10:27
Entzun

Hala baieztatu du Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteak:

Europako Alderdi Popularraren hautagaia da Jean-Claude Juncker (Redange-sur-Attert, Luxenburgo, 1954), eta, maiatzaren 25eko hauteskundeak kontserbadoreek irabazi eta gero, sozialistek ere onartu dute haren hautagaitza babestea; atzo, gainera, Liberal Demokraten babesa lortu zuen Junckerrek.

Gaur erabakia hartu aurretik, Angela Merkel Alemaniako kantzilerra izan da Junckerren hautagaitzaren alde gehien egin duenetako bat. Haren kontrako jarrera izan du, aldiz, David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak. Bozketan Erresuma Batuak eta Hungariak bozkatu dute aurka, hain zuzen.  

Europako Parlamentuak berretsi beharko du erabakia orain. Presidente hautatzen badute, Jose Manuel Durao Barroso egungo presidentea ordezkatuko du Junckerrek. EBko agintarien erabakiarekin "harro" agertu da:

Europarekiko harremana

Azken urteetan egin da ezaguna haren izena Europan. Baina azken hogei urtean izan du harreman estua Batasunarekin. 1995etik hemezortzi urtez eta etenik gabe izan zen Luxenburgoko gobernuburua. 

Urte horietan, esku hartze zuzena izan zuen Europako diru batasuna eraikitzen. Eta Eurotaldea sortu zutenean, 2005ean, euroa darabilten herrialdeak biltzeko, hura izendatu zuten erakundeko presidente. Iazko urtarril arte jardun zuen ardura horretan.

Europak ekonomia krisiaren kolpea jaso eta hainbat herrialde zulo beltz batean sartu zirenean, eurogunearen kolapsoa saihesteko ahaleginetan nabarmendu zen Juncker. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.