frantzia

Jean Luc Melenchon Frantzia Intsumisoko buruaren etxea miatu du Poliziak

Ezkerreko Alderdiaren eta Frantzia Intsumisoaren egoitzetan ere sartu da Frantziako Polizia.

Jean-Luc Melenhon, artxiboko argazki batean. IAN LANGSDON, EFE
Ekhi Erremundegi Beloki.
2018ko urriaren 16a
12:56
Entzun

Jean Luc Melenchon Frantziako Asanbleako diputatuak berak Facebooken argitaratu duen bideo baten bidez jakinarazi du, gaur goizean, Frantziako Polizia bere etxean sartu dela. Bi afera leporatzen dizkiote Jean Luc Melenchoni: Europako parlamentaria zen garaian, parlamentari laguntzaileak funtziorik gabe kontratatu izana, eta 2017ko presidentetzako hauteskundeen diruztatzean iruzurra egin izana. Bere kontrako ikerketa abiatua du Frantziako justiziak.

"Hara. Buru bitxia dudala irudituko zaizue. Gaur 07:00etatik nire etxean miaketa egiten ari direlako da. Ezkerreko Alderdiaren eta Frantzia Intsumisoaren egoitzak ere miatzen ari dira", erranez hasi du bideoa Melenchonek.

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak bere babesa adierazi dio sare sozialetan frantsesez, azpimarratuta Emmanuel Macron Frantziako presidentea bere gobernuko krisiari aurre egiten ari zaion garai berean gertatu dela polizia operazioa.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.