Donostiako zinemaldia

Jeff Bridgesek Donostia saria jasoko du gaur

Aurtengo zinemaldiko hirugarren Donostia saria gaur gauean jasoko du Jeff Bridgesek. Woody Allenek eta Annette Beningek ere jaso dute aurten Donostia saria. Jeff Bridges (Los Angeles, 1949) Zinemaldia itxiko duen The door in the floor pelikulako aktore nagusia da. The Last Picture Show filmarekin hasi zuen aktore ibilbidea 21 urterekin, ordutik hamaika pelikulatan hartu du parte. Adibidez: The fabulos Baker Boys, The Moguls eta The Fisher King.

2004ko irailaren 24a
13:37
Entzun
Aktorea izateaz gain, musikaria eta margolaria ere bada Bridges. Oscarrerako lau aldiz egon da izendatuta. Gosea munduko arazo larriena dela uste du, horregatik, End Hunger Network erakundeko bultzatzaile da. Susan Geston akturearekin ezkonduta dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.