Korsikako gatazka

Jendarmeen auto bat suntsitu dute Korsika ekialdean, lehergailu baten bidez

Jendarmeen auto baten kontrako atentatua izan da bart gauean Korsika ekialdeko Ghisonaccia herrian. Hain zuzen ere, bonba baten bidez ibilgailua lehertarazi dute. Nolanahi ere, inor ez da zauritu erasoan, leherketa gertatu den unean autoa hutsik baitzegoen. Uztailaren amaieraz geroztik, asko ugaritu dira Korsikako talde armatu abertzaleen atentatuak.

2003ko irailaren 3a
17:58
Entzun
Eztanda gertatu denean jendarmeen ibilgailua hutsik zegoen, patruilan ibili ostean, jatetxe batean afaltzen ari baitziren lehertarazitako autoaz baliatzen ziren bi jendarmeak.

Bart gaueko erasoa oraindik ez du inork bere gain hartu, baina Jendarmeriako iturrien arabera, FLNC Borrokalarien Batasuna edo Anonimoen FLNC, bi talde armatu abertzale horietako bat izan da egilea. Talde batek zein besteak iragan uztailaren amaieran bertan behera utzi zuten su-etena, eta ordutik, atentatu ugari egin dituzte; batik bat,FLNC Borrokalarien Batasunak, hau da, talde armatu abertzale nagusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.