Zenbait lizeok atzo iragarri zuten bat egingo dutela lanuztearekin, hala nola, Baionako Louis de Foix eta Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Maurice Ravel eta Ramiro Arrue ikastetxeek. Baionako lizeoan ez da eskolarik atzotik eta horrela jarraituko dute gutxienez bihar arte.
Jacques Chirac Frantziako presdidenteak CPE legearen puntu eztabaidatsuenak leunduko dituztela agindu arren, gazteen lanaren prekarizazioa areagotuko duela uste duten egitasmo horren aurka protestatzen jarraitzea erabaki dute ikasle mugimenduek eta sindikatuek. Izan ere, aldaketa horiekin ez direla funtsezko arazoak konpontzen uste dute. Chiracek egindako adierazpenen ostean protestaldiak epeldu egingo zirela uste zuten zenbaitek baina ez da horrela izan. CPEren erretiratzea eskatzen jarraitzen dute. Aurreko manifestazioa ez bezala gaurkoa suprefektura aintzinean amaitu da eta ez herriko etxearen aurrean. Ikasleek eserialdia bururu dute bertan eta pegatinak jarri dituzte CPE gazteentzako lehen kontratuaren aurka.
Sindikatuetako ordezkariak eta bi ikasle Jean Grenetekin bildu dira. Grenet Baionako auzapeza izateaz gain UMPko diputatua da Parisen eta CPEaren defendatzaile sutsua izan da.Ikasleek azaldu dutenez, Grenetek hasiera batean ez ditu sindikatu eta ikasleen eskakizun eta iritziak entzun nahi izan. Aditu ostean, hala ere, CPEren aldeko jarrera berretsi du.
Ondorioz, gaurko bostgarren greba eta mobilizazio egunak irakaskuntzan ez ezik, beste zenbait sektoretan ere izan du eragina: hala nola, garraiotetan, komunikabideetan eta hainbat zerbitzu publikotan.
Lehen lan kontratua
Jendetza bildu da berriro Baionako kaleetan CPEaren aurka
Azken bi hilabeteetan bosgarren aldiz ikasleak eta sindikatuak karrikara aterako dira gaur Ipar Euskal Herrian eta Frantzian, CPE lehen lan kontratu legearen aurka protestatzeko. Baionan 10:30etan abiatu da ikasleek ez ezik sindikatuk guztiek deitutako manifestazioa, jende asko atera da gaur ere legea atzera botatzeko eskatzera. Batzuek diote aurreko manifestazioan baino lagun gehiago irten dela kalera. Besteentzat berriz, gutxiago izan dira. Hala ere, itxura guztien arabera 10.000 pertsona baino gehiago izan dira gaur ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu