Kazetariak Genova kaletik bertatik ematen ari diren informazioaren arabera, "Askatasuna", "bakea"eta "demokrazia" oihukatzen dute bat-batean bildu diren manifestariek, eta, halaber, PPren kontrako aldarriak egiten dituzte: hala nola, "Irakeko bonbak Madrilen lehertu dira", "Aznar, erruduna, bera da arduraduna", zein "PPk informazioa ezkutatzen du hauteskundeak irabazteko".
Manifestazioaren ernamuina zenbait gizarte erakundek beren sakeleko telefonoetara bidalitako mezuak izan direla azaldu du, baina, gero, ahoz aho gertatzen zenaren berri jakin, edo bertatik pasatzean gertatzen ari zena ikusi, eta beste ehunka herritarrek ekimenarekin bat egin dutela.
Espainiako Polizia manifestariak PPren egoitzatik urrundu nahian dabil.
M-11, sarraskia Madrilen / Erreakzioak
Jendetza handia bildu da Madrilen, PPren egoitza nagusiaren atarian, alderdi horrek atentatuen inguruan izan duen jokabidea salatzeko
Manifestazio deialdi antolaturik gabe, jendetza handia bildu da gaur arratsaldean Madrilgo Genova kalean, PPren egoitza nagusiaren atarian, alderdi horrek atentatuen inguruko informazioa ematean izan duen jokabidea salatzeko. Radio Euskadiko Madrilgo berriemaileak agertu duenez, hasieran dozenaka batzuk baziren ere, dagoeneko bost milatik gora dira, eta Genova kalea blokeatzen dute. Haiek PPren egoitzaren ataritik urrundu nahian dabil Espainiako Polizia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu