Jendetzak lagundu du Chavezen hilkutxa kalean, Akademia Militarrera bidean

Ospitale militarretik abiatuta, Caracasko kaleak zeharkatu ditu haren gorpuak akademia militarrera eramateko. Jendea espaloietan bildu da baina azkenerako etorbide handienak ere txiki geratu dira presidenteari agur esateko. Bideoa: Antonio Lopez Caracasetik, BERRIArentzat. [YouTube]http://youtu.be/RxSkY6Dxy4U[/YouTube]

2013ko martxoaren 6a
08:01
Entzun

Ordu eta erdiko ibilbidea zuen aurretik Chavezen hilotzak Caracasen, erietxe militarretik akademia militarrera eramateko. Han jarriko dute hil kapera, eta ostiralean egingo dute hileta. Munduko agintari asko espero dira egun horretan Venezuelako hiriburuan, ehundik gora bai behintzat.

Lehenik, ordea, herritarren agurra jaso du Chavezek, kalean. Ospitale militarrera bidean, hainbat herritar zain egon dira Caracasko kaleetan, hilkutxa noiz pasako zain. Lecuna kalean, esaterako, hainbat herritar batu dira, eta bide bazterrak antolatu behar izan dituzte. Hilkutxa iritsi denean, ordea, txiki geratu dira txoko guztiak.

Venezuelaz gain, munduko leku askotan ere agurtu dute Chavez.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.