Jerusalem ekialdean hamar palestinarreko zazpi israeldar daude

2012ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
PAN Palestinako Aginte Nazionalaren Estatistika Bulegoak jakinarazi du Jerusalem ekialdean hamar palestinarreko zazpi israeldar bizi direla. Okupaturiko lurraldean, legez kanpoko 26 kokalekutan, 262.000 kolono bizi dira, PANeko erakundearen arabera.

Kolono gehienak, 196.000, Israelek 1980an Jerusalem Legea onartu eta gero anexionatu zuen Jerusalem ekialdeko zatian bizi dira. Beste 66.000, berriz, hiriaren inguruan eraikitako hamar koloniatan bizi dira. Israel «garbiketa etnikoa» egiten ari dela salatu dute palestinarrek, eta modu sistematikoan urratzen dizkietela bizilekua izateko baimena, hirigintza antolamendurakoa eta oinarrizko zerbitzuena.

Etorkizuneko estatuaren hiriburutzat aldarrikatzen du Palestinak Jerusalem ekialdea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.