Arafaten azken borondatea zen eremu horretan ehortzia izatea. Hain justu, bigarren intifada ere gune horren gaineko ika-mikak leherrarazi zuen.
Esan bezala, ehunka palestinar saiatu dira zabalgunean sartzen, baina Israelgo Poliziak indarrez erantzun die. Bost mila bat polizia daude Meskiten Zabalgunea zaintzen, eta jendea sakabanatzeko material gogorra erabiliz bidali dituzte indarrez sartzen saiatu direnak.
Jasser Arafat hil da
Jerusalemgo Meskiten Zabalgunean sartzen saiatu dira ehunka palestinar
Jasser Arafaten heriotzak sortutako samina eta dolua adierazteko Jerusalemgo Meskiten Zabalgunean indarrez sartzen saiatu dira ehunka palestinar. Izan ere, Israelek debekatu egin die 45 urtetik beherako gizonezkoei gune horretara sartzea, baina ehunka lagunek ez dute galarazpena aintzat hartu gaur Ostiraleko Otoitzaldiaren eguna izanik, Arafaten aldekoak izango baitira ekitaldiak. Juduenzako zein musulmanentzako gune sakratuenetako bat da Meskiten Zabalgunea, eta, ondorioz, israeldarrek zein palestinarrek leku horren gaineko jabetza aldarrikatzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu