Aste honetan zenbait hegazkinetan eta posta zerbitzuan agertu diren lehergaiek sortu duten alarma ez da baretu, eta bart gauean New Yorkeko (AEB) JFK aireportuko kargarako terminala itxi dute susmagarri zen pakete batengatik. Yemenetik bidalitako omen zen, eta nahiz eta herrialde horretatik bidali diren paketeak bereziki ikuskatzen badituzten ere, erabaki hori hartu dute "zuhurtziagatik".
Al Qaedaren mehatxuekin kezkatuta daude AEBak, eta segurtasun aditu bat herrialde horretara bidaliko du. Gainera, pakete zerbitzua eskaintzen dituzten enpresei segurtasun neurriak handitzeko eskatu die. Ez da, ordea, AEBak neurriak zorroztea nahi duen herrialde bakarra, Frantziak ere aireportuetan kontrolak areagotzea erabaki baitu.
BONBA ERASOAK
JFK aireportuako kargarako terminala hustu dute bart pakete susmagarri batengatik
AEBetako segurtasun idazkariak segurtasun neurriak handiatzeko eskatu die pakete zerbitzuei. Frantziak segurtasun kontrolak areagotzea erabaki du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu