Jihadek jakinarazi duenez, Israelen aurkako ekintza armatuak aurrera eramaten segituko du preso politiko palestinarrak, sei mila inguru dira, aske lagatzen ez dituzten bitartean. Presoak libre ez uztez gain, Israelgo Armada Jihadeko kideak atxilotzen ari dela salatu du mugimendu horrek, Ariel Sharonen Gobernua "su-etena apurtzen" ari dela.
Israelgo agintarien iduriko, ordea, Jihad Islamikoak eta su-etena aldarrikatu zuten gainerako talde armatu palestinarrek jarri dituzten baldintzek ez dituzte eurak ezertara lotzen, menia ematea eta hartarako baldintzak beren kabuz erabaki zituztelako.
Nolanahi ere, hainbat preso politiko palestinar —odol deliturik ez dutenak— aske uzteko planekin aurrera segitzen du Israelgo Gobernuak, Mahmoud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko lehen ministroarekin hala hitzartu baitzuen. Bihar berriro biltzekoak dira Sharon eta Abbas.
Ekialde Hurbila
Jihad Islamikoak bere gain hartu du Israelgo kooperatiba baten aurkako bart gaueko erasoa
Tel Aviv ondoko Kfar Yavetz kooperatiba bati lehergailuekin eraso egin diote bart gauean, eta emakumezko israeldar bat eta ekintzaile palestinar suizida hil dira atentuan. Jihad islamikoak bere gain hartu du eraso hori; beraz, duela hamar egun aldarrikatutako su-etena urratu egin du. Jihadek azaldu duenez, Israelek preso politiko guztiak aske uzta da menia indarrean izateko baldintzetako bat, eta ez da ari betetzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu