EKIALDE HURBILA

Jihadeko buru bat eta Al Aksako Martirietako kide bat hil ditu Israelek

Agentziak
JERUSALEM
2005eko urriaren 25a
00:00
Entzun
Israelgo Armadak erasoaldi militarra egin zuen atzo goizaldean Zisjordaniako Tulkarem hirian. Jihad Islamikoko buruzagi Luai Saadi eta Al Aksako Martirien Brigadak talde armatuko kide Majed al-Aksar hil zituen, tiroz. Jihadek mendekua hartuko zuela ohartarazi zuen. Hala, bost mortero bota zituen arratsaldean, Israelgo Sderot hirira. Itxura denez, morteroek ez zuten biktimarik eragin. Israelek tanke eta misil erasoz erantzun zion horri. Lerrook idazterako, eraso horrek biktimarik eragin zuen ez zuten argitu Tel Aviveko eta Palestinako iturriek.

Tel Aviven arabera, Saadi atxilotzea zen Armadaren helburua, baina etxea inguratuta zutela, palestinarrek tiroz eraso zieten auto batetik. Armadak tiroka erantzun eta Saadi hil zuen, ihes egiten saiatzen ari zela. Iturri beren arabera, Al Askar handik gertu zegoen, Armadari tiro egiteko prestatzen. Soldaduek ikusi eta hil egin zuten. Saadi ekintzaile bilatuenen zerrendan zuen Israelek. Hainbat atentaturen erantzule izatea egozten zioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.