Mundua

'Jimena' urakana, mailarik arriskutsuenean

Ozeano Pazifikotik Kalifornia Beherea estatura doa.

2009ko irailaren 1a
12:25
Entzun
Jimena urakanak bosteko indarra hartu du gaur, Saffir-Simpsonen eskalan mailarik altuena, arriskutsuena, adituen arabera. 250 kilometro orduko haize ufadak ditu. Ozeano Pazifikotik Kalifornia Beherera doa eta, Mexikoko Zerbitzu Meteorologikoak adierazi duenez, arriskua "larria" da.

Iparralderantz hamazazpi kilometro orduko abiaduraz mugitzen ari da Jimena eta gaur gauean espero dute Mexikoko lurretara iristea. Gehien astinduko duen ingurua Kalifornia Behereko ipar eta hegoaldea izango dira.

Urakanagatik alertan, Kalifornia Behereaz gain, Mexikoko Sinaloa, Nayarit, Jalisco eta Colima estatuak daude. Dena den, adituen arabera, litekeena da hurrengo orduetan urakanaren indarra laugarren mailara jaistea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.