Udal hauteskundeak Ingalaterran eta Galesen

Jipoi handia jaso du Tony Blairek

Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroaren Alderdi Laboristak oso emaitza txarrak izan ditu atzo Ingalaterran eta Galesen egin ziren udal hauteskundeetan. 166 udal aukeratu behar dituzten guztira, eta horietatik 82tako botoak zenbatu dituzte dagoeneko; emaitza horien arabera, 211 hautetsi galdu dituzte laboristek aurreko hauteskundeetatik. BBC komunikabide kate publikoak egin duen kalkuluaren arabera, hauteskunde orokorretan oraingo emaitzak errepikatuko balira, laboristak Erresuma Batuko hirugarren indarra izango lirateke, kontserbadoreen eta liberal demokraten atzetik.

2004ko ekainaren 11
11:05
Entzun
Hauteskunde hauek Blairren Gobernuari egindako azterketaren kutsua izan dute hasieratik. Izan ere, hark gidatuta Erresuma Batuak Irakeko okupazioan izan duen rol aktiboak zapuztu egin du laboristen irudi publikoa.

Ingalaterrako eta Galesko udal hauteskundeak ez ezik, Europako hauteskundeak egin ziren atzo Erresuma Batuan. Nolanahi ere, emaitza horiek ez dira igandea arte jakingo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.