Hamahiru urte eta erdiko espetxe zigorra jaso dute Mikhail Jodorkovski Jukos petrolio inperioaren arduradun izanak eta haren bazkide Platon Lebedevek. Viktor Danilkin epailearen erabakiaren arabera, hala ere, 2017an atera ahal izango dira espetxetik —beste akusaziorik egiten ez badute haien kontra—. 2003tik daude kartzelan biak; erabakiak dioenez, 218 milioi tona petrolio lapurtzeagatik.
«Erabaki politikoa» besterik ez da, Boris Nemtsov oposizioko politikariarentzat. Alemaniarentzat eta Frantziarentzat, «atzera egitea» da. Eta, Jerzy Buzek Europako Batasuneko Legebiltzarreko presidentearen ustez, Errusiako demokraziaren gabezia.
Jodorkovski enpresari errusiarari 13 urteko espetxe zigorra jarri diote
Oposizioak «erabaki politikoa» salatu du, eta nazioarteak atzera egitea leporatu dio Moskuko gobernuari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu