AUSTRIA

Joerg Haiderrek garaipen zabala lortu du berriro, Karintian egin diren bozketetan

AGENTZIAK
VIENA
2004ko martxoaren 9a
00:00
Entzun
Joerg Haider FPOe mutur eskuineko alderdiko buruzagi ohiak Austriako 9 eskualde autonomoetatik bata den Karintiako gobernari karguan jarraituko du, joan den igandean egin ziren tokiko hauteskundeetan garaipen zabala lortu eta gero. Izan ere, Haiderrek botoen %42,5 bereganatu zituen, bigarren postuan iritsi zelarik, berriz, SPOe alderdi sozialdemokratako hautagai Peter Ambrozy, bozen %38,4rekin.Vienan agintean diren OeVPko kontserbadoreek,aldiz, porrot handia jasan zuten, 60 urteotan eskuetan zeukaten Salzburgoko eskualdea galduta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.