AEB-etako hauteskundeak

John Kerry izango da alderdi demokrataren hautagaia AEBetako presidentziarako

John Kerry senataria izango da alderdi demokrataren hautagaia Amerikako Estatu Batuetako presidentziarako, atzo AEBetako hamar estatutan izan ziren hauteskunde primarioetatik bederatzitan irabazi eta gero. Datorren azaroan AEBetan izango diren hauteskunde orokorretan George W. Bush egungo presidente errepublikarraren aurkari nagusia izango da Kerry. John Edwards alderdi demokrataren beste hautagaiak uko egin dio hautagai izateari, Kerryren emaitza onak ikusita.

2004ko martxoaren 3a
12:39
Entzun
Kalifornian, Connecticuten, Georgian, Marylanden, Massachusettsen, Minessotan, New Yorken, Ohion eta Rhode Islanden irabazi ditu hauteskunde primarioak John Kerry senatariak, eta Vermont estatuan bakarrik galdu zuen. Azken honetan, Howard Dean gobernadoren ohiak irabazi ditu primarioak.

Zenbaketa egin duten azken estatua Kalifornia izan da. John Kerryk bozken %68a lortu du, eta haren arerio John Edwardsek berriz bozken %18a soilik. "Sari potoloa" izan da Kerryrentzat Kalifornian irabaztea, ordezkari gehien ematen dituen estatua baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.