Eskandalua Erresuma Batuan

John Yates Scotland Yardeko bigarren arduradun nagusiak dimisioa aurkeztu du

Paul Stephenson Scotland Yardeko buruak atzo eman zuen dimisioa. Rebekah Brooks aske geratu da, baldintzapean.

2011ko uztailaren 18a
16:33
Entzun

Atzo atxilotu eta 11 ordu geroago, Rebekah Brooks News International-eko kontseilari ordezkari ohia libre geratu da goizaldean, baldintzapean. Astebetean legez kanpoko entzuketen kasuak oihartzun handia izan du, eta ez dela etengo dirudi. Atzo Paul Stephenson Scotland Yardeko buruak eman zuen dimisioa; gaur John Yates azpikomisarioak -Scotland Yardeko bigarren arduradun nagusiak- berdin egin du.

Brooksek ostrialean aurkeztu zuen dimisioa, eta entzuketak egitea eta ustelkeria leporatu zioten atzo, deklaratzera joan ostean. 43 urte ditu eta News of the World egunkariak egiten zituen entzuketengatik Weeting polizia operazioan atxilotutako hamargarrena da.

Londresko Poliziak egunkari horretako kazetariengana informazio eske jo zuelakoan eman du dimisioa Stephensonek. News of the World egunkariak ustez hainbat pertsona ezagun eta politikariri egin zizkien legez kanpoko entzuketak.

Stephensonek harreman estua du atxilotuetako batekin, Neil Wallisekin. Egunkariko zuzendariorde izan zen hori, eta ostegunean atxilotu zuten. Stephensonen aholkulari izan zen 2009an, hain justu, Scotland Yardek entzuketak ez ikertzea erabaki zuen garaian.

News of the World egunkaria hilaren 10ean atera zuen azken zenbakia; eskandaluak bultzatu du ixtera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.