Katalunia

Jordi Pujolek inputatu gisa deklaratuko du otsailaren 10ean

Dirua zuritzea egotzita agertu beharko dute epailearen aurrera Pujol-Ferrusola senar-emazteek.

Pujol-Ferrusola familiaren kontrako polizia operazioa, iragan urrian. QUIQUE GARCíA, EFE
2015eko abenduaren 30a
17:16
Entzun

Otsailaren 10ean hartuko die deklarazioa Jose de la Mata epaileak Kataluniako Generalitateko presidente ohi Jordi Pujoli eta haren emazte Marta Ferrusolari. Hurrengo egunean bien seme Jordi Pujol Ferrosolari hartuko dio deklarazioa. Dirua zuritzea egotzita joan beharko dute epaitegira.

Pujol Ferrusola familiaren kontrako polizia operazioa egin zuten iragan urrian, gehiengo independentista duen lehen legebiltzarra osatu zenean.

2014tik auzipetuta daude Pujol Ferrusola eta haren emazte Merce Girones, zerga iruzurra eta kapitalen zuritzea egotzita. Zehazki, Fernando Bermejo eta Jose Grinda fiskalen arabera, familiak Andorran dituen diruak zuritzeaz arduratzen zen Generalitateko presidente ohiaren semea.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.