KATALUNIAKO LEGEBILTZARRERAKO BOZAK
Jordi Pujolen agurra Badalonako mitinean
Astelehenean jarduneango lehendakaria izango da Jordi Pujol, Kataluniako gobernu berria osatu arte -legearen arabera urtarrilerako behar luke-. Pujol Artur Masekin batera egon zen ostiral gauean Convergencia i Uniók Badalonan hauteskunde kanpaina bukatzeko eskaini zuen azken mitinean. Pujolek eskerrak eman zizkien herritarrei. ÒBeti egongo naiz hor, zuekinÓ, esan zuen. 23 urteko agintaldia agurtzeko bildutakoen botoa eskatu zuen Òbelaunaldi katalanista berriaÓ Generalitaten sostengatzeko. Artur Masek, berriz, Òkatalantasun ereduaÓ izango den gobernua osatuko duela agindu zuen milaka lagunen aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu