Haren aurkako bederatzi urteko kartzela zigorra onartu zutenetik, lehen aldiz irten da Lledonerseko espetxetik Jordi Sanchez ANCko presidente izandakoa. Arratsaldeko 16:12an irten da kartzelatik, emaztearekin eta alabarekin batera.
Espetxe arduradunek jakinarazia zuten 48 orduko baimena onartu ziotela urtarrilaren 14an, baina ez zuten esan noiz irtengo zen. Gaurkoan, baina, Sanchezek berak eman du baimenaren berri, Twitterren zabaldutako mezu batean. Ohartarazten du baimen bat ez dela aske izatea, "48 orduko parentesia baizik, 19.944 orduko espetxealdian".
Començo el primer permís de 2 dies per estar amb la família. Un permís no és la llibertat, és un parèntasi de 48 hores després de 19.944 hores de presó.
— Jordi Sànchez (@jordialapreso) January 25, 2020
Només l’amnistia ens retornarà la llibertat. Gràcies per tot el vostre suport i respecte! Seguim forts, sense defallir! pic.twitter.com/Ip37ZMWM4m
Sanchezi ez ezik, Omniumeko buru Jordi Cuixarti ete 48 orduko baimena eman zion espetxe zaintzak hilaren 16an, eta handik bi egunera irten zen kalera.