KATALUNIAKO PROZESU SUBIRANISTA

Jordi Sanchez izango da ANCko presidente

Carme Forcadell ordezkatuko du Kataluniako Biltzar Nazionaleko presidentetzan.

Jordi Sanchez. VILAWEB.CAT
2015eko maiatzaren 16a
16:05
Entzun

Castell de Cardonan egin du bilera ANCko idazkaritza berriak, Forcadellen ordezkoa aukeratzeko. Joan den astean idazkaritza aukeratzeko bozketan, Liz Castro izan zen bozkatuena, baina hari gailendu zaio Jordi Sanchez idazkaritzako bileran; 74 kideetatik 50ek egin dute Sanchezen alde, eta 24k Castroren alde. Nuri Guillaumes izango da diruzaina, eta Jordi Vilarasau idazkaria.

Jordi Sanchez Bartzelonan jaio zen 1964an, eta Crida a la Solidaritat hizkuntza, kultura eta nazio kataluniarraren aldeko elkarteko buruzagitzan aritu zen urte luzez. ICV-EUiAren ingurukoa da, eta begi onez ikusten dute alderdi subiranistek. Politika Zientzietan lizentziatua da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.