Leuzemia zuen Jose Maria Romero de Tejada Kataluniako fiskal nagusiak, eta azken egunetan egoera korapilatu egin zitzaion pneumonia baten ondorioz. Rafael Catala Espainiako Justizia ministroak eman du heriotzaren berri, Twitter bidez.
Descanse en paz José María Romero de Tejada, fiscal superior de Cataluña. Mi afecto para su familia y sus compañeros. Una gran pérdida para la justicia y la fiscalía.RC
— Rafael Catalá Polo (@RafaCatalaPolo) 2017(e)ko azaroak 27
1948an jaio zen, Bartzelonan, eta 2013an izendatu zuen Kataluniako fiskal nagusi Eduardo Torres Dulcek, orduan Espainiako fiskal nagusi zenak. Martin Rodriguez Solek kargua utzi ostean izendatu zuten Romero de Tejada. 2014ko azaroaren 9rako iragarrita zegoen galdeketa zilegi zela esan ostean sortutako polemikaren ostean utzi zuen kargua hark.
Aurrekoaren kontrako bidea hartu zuen Romero de Tejadak. Hark jarri zuen Artur Mas, Joana Ortegaeta Irene Rigauren aurkako salaketa galdeketa hura antolatzeagatik. Urriaren 1eko galdeketa galarazteko neurriak hartzeko ere Romero de Tejadak egindu zion Josep Lluis Trapero Mossoen buruari.