uruguai

Jose Mujicak ez du gehiengo osoa lortu bozen lehen itzulian eta bigarrenean erabakiko dira

%48ko babesa jaso du. Azaroaren 29an izango da bigarren itzulia eta orduan, gehiengo osoa lortzea ez da beharrezkoa izango presidente izateko. Iraungitze Legearen erreferendumean, berriz, legea mantentzearen aldekoak gailendu dira.

2009ko urriaren 26a
17:03
Entzun
Uruguain presidentetzarako bozak egin zituzten atzo eta behin betiko datuen arabera, Jose Mujica Pepe gerrillari ohia eta Fronte Zabala alderdiko hautagaiak (74 urte) lehen itzulian ez du agintea eskuratzeko gehiengo osoa lortu -%48ko babesa izan du-. Luis Alberto Lacalle (68 urte) Alderdi Nazionaleko buruak, berriz, bozen %29 eskuratu ditu.

Beraz, azaroaren 29an egingo duten bigarren itzulian erabakiko da nor izango den Uruguaiko presidentea. Hauteskunde horietan bozka gehien lortzen dituen hautagaiak beteko du presidente kargua, gehiengo osoa lortzea beharrezkoa izan gabe. Inkesten arabera, Mujica da berriro ere faboritoa.

Iraungitze Legea baliogabetzearen aurka

Presidentetzarako bozez gain, diktadurako militarrei immunitatea ematen dien Iraungitze Legea baliogabetzeko erreferenduma ere bozkatu zuten herritarrek atzokoan. Lehen datuek, erreferendumean ezezkoa gailendu zela diote.

Iraungitze Legea baliogabetzearen alde zeudenak soilik joan behar izan zuten bozkalekuetara. Izan ere, legearen aldekoek ez zuten zertan bozkatzera joan eta hauteslekuetara joaten ez den edozein ezetzaren alde egiten dutenen talde berean sartu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.