Pasqual Maragall presidenteak berretsi du konfidantza osoa duela Josep Bargallorengan eta mementoz bere agendan dagoen puntu bakarra berarekin hitz egitea dela adierazi du. Kataluniako Gobernuan aldaketak egiteko Bargallo hezkuntza kontseilariarekin hitz egingo duela esan du Maragallek,eta ez Carod-Rovirarekin. "Mementoz ez daukat beste agendarik, hala ere, egunero ikusten dugu elkar, baina esan dezaket konfidantza osoa dudala Bargallo jaunarengan".
Jose Luis Rodriguez Zapatero PSOEko idazkari nagusiarekin oraindik ez duela hitz egin azaldu du Maragallek, herenegun izan zuela azken elkarrizketa Zapaterorekin, baina azpimarratu du Kataluniako Gobernuan egingo dituen "aldaketa guztiak begi onez" ikusiko dituela PSOEko buruak. Hala ere, argi utzi nahi izan du Maragallek PSC alderdi burujabea dela PSOEren egitura federalarekin akordioa izenpetu badu ere.
Krisia "itxitzat" jotzen du Hirukoak
Katalunian bestalde gauzak baretzen ari dira. Kataluniako Hiruko gobernua osatzen duten hiru alderdiek –PSC, ERC eta ICV– "itxitzat" ematen dute krisiaren atal berri hau. ERC alderdiak atzo hartu zituen erabakiak "lasai" utzi zituen PSC eta ICV.
Josep Lluis Carod-Rovira Espainiako martxoko hauteskundeetarako kanpaina prestatzen ari da buru belarri, eta atzo gauean Lleidan egin zuen ekitaldi batean 2007an ere bera izango dela Generalitateko presidenterako ERCko hautagaia esan zuen. Juan Puigcercos ERCko idazkari nagusiordeak adierazi duenez, ez dute inolako unetan barne krisirik izan alderdiaren barruan, "alderantziz, batera ulertu dugu egoera zein zen eta nola erantzun behar genion. Alderdiak kongresua du aurten, ez dut uste alderdiaren zuzendaritzan aldaketarik izango denik".
ETA-ren adierazpena
Josep Bargallorengan "konfidantza osoa" duela adierazi du Maragallek Bruselan
Pasqual Maragall Kataluniako presidenteak ez du baieztatu Josep Bargallo izango denik ERCri Kataluniako Gobernuan dagokion 'conseller en cap' berria, baina "konfidantza osoko gizona" dela beretzat nabarmendu du. Maragallen esanetan, hemendik aurrera Bargallo izango da ERCrekin izan behar dituen harremanetarako pertsona, eta ez Josep Lluis Carod-Rovira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu