Zentsura mozioa irabazi ostean, PSOEko Pedro Sanchez gobernua osatzen ari da egunotan, eta lehen izenaren berri eman dute jada: Josep Borrelli proposatu dio Atzerri ministro kargua, eta hark onartu egin du.
Felipe Gonzalezen gobernuan ere izan zen 1991etik 1996ra, Obra Publikoen, Garraioen eta Ingurumenaren ministro gisa. 2004tik 2007ra Europako Parlamentuko presidente izan zen. Espainiako presidenteak etzi emango du bere lantaldearen berri, eta litekeena da politikari katalan gehiago izatea gobernuan.