PP, UPN eta Foro Asturiasen botoekin onartu du Kongresuak Juan Carlos Borboikoaren aforamendua. PSOEk eta CIUk abstentziora jo dute.
PPk denbora gutxian egin du Espainiako errege ohia forudun izateko prozedura. Lehen pausoa lege organiko batean bi emendakin sartuta egin zuen; Juan Carlos Borboikoari, Sofia erregin ohiari eta Letizia erreginari lege babesa emateko proposamena izan zen.
Ondoren, Kongresuko Justizia Batzordeak babestu zuen hori —PSOE eta CiU abstenitu egin ziren, Izquierda Plural, UPD eta EAJk kontra bozkatu zuten, eta Amaiurrek ez zuen parte hartu bozketan—. Gaur, Kongresuak egin du horren alde, eta orain Senatuaren oniritzia besterik ez da falta. Onartzen bada, Espainiako Auzitegi Gorenean soilik epaitu ahal izango dituzte.
Oposizioko alderdiak kritiko agertu dira alderdi popularrak aukeratutako prozedurarekin.