Juduen eraikuntzek segurtasun berezia dute Frantzian 2005az geroztik. XXI. mendearen hasierako urteetan juduen kontra izandako erasoen ostean, Parisek sinagogei eta haien eskolei eta eraikinei segurtasun neurri bereziak ezartzea erabaki zuen. Bost urterako segurtasun plana onartu zuen gobernuak 2005ean, eta 487 eraikinetan jarri zituen segurtasun neurriak: hesiak, kamerak, alarma sistemak, ate blindatuak...
Bost urteko planak hiru milioi euroko kostua izan du. Iaz iraungi zen plana, baina gobernuak beste bost urterako berritu zuen: urtean 300.000ko kostua izango du. Claude Gueant Barne ministroak, hala ere, juduen eraikinen segurtasun neurriak sendotzea agindu du.
Juduen eraikinen segurtasuna indartuta dago 2005etik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu