Jugoslaviako Gerran (1991-1995) Jugoslaviako armadako buruzagia izan zen Momcilo Perisic (Kostunici, Serbia, 1944). 1998ra arte egon zen karguan. 2002an AEBen alde espioitza egin zuelakoan atxilotu zuen Belgradek, eta 2005ean, berriz, Jugoslavia Ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak inputatu egin zuen, gerra krimenak egotzita.
Orain, auzitegi horrek 27 urteko espetxe zigorra ezarri dio, Bosniako eta Kroaziako serbiarren indarrei laguntza emateagatik. Auzitegiak dio, baina, ezin izan dutela frogatu Perisicek aitzinetik ote zuen indar horiek egin zituzten sarraskien berri.•
Pertsonaia. Momcilo Perisic
Jugoslaviako armadako burua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu