'WIKILEAKS AUZIA'

Julian Assangeren aurkako ikerketa partzialki artxibatu du Suediako Fiskaltzak

Wikileaksen sortzaileak hiru urtetik gora daramatza Ekuadorrek Londresen duen egoitzan babestuta.

Julian Assange, Ekuadorrek Londresen duen enbaxadako balkoian. KERIM OKTEN / EFE
2015eko abuztuaren 13a
15:31
Entzun

Delitu sexualen inguruko ikerketa artxibatuko du partzialki Suediako Fiskaltzak; hala ere, bortxaketa ere egotzi zioten Julian Assangeri, eta hori ikertzen jarraituko du fiskalak. Martxoan, Assange Londresen galdekatzea onartu zuen fiskalak, akusazioetako batzuk abuztuan preskribatuko zirela-eta. Preskripzioarekin batera artxibatu dute ikerketa.

AEBetako armadaren milaka agiri argitaratu zituen Wikileaks atariak 2010ean. Assangeren kontrako auzibideari ekin zion Suediak orduan, bortxaketa bat egitea leporatuta. Amerikako Estatu Batuetara estraditatzeko aukera ikusirik, bere burua gordetzea erabaki zuen Assangek. Azkenean, Ekuadorrek eman zion babesa.

Hiru urtetik gora daramatza Assangek Ekuadorreko enbaxadan. Joan den uztailean, Frantziako Gobernuak ukatu egin zion asilo eskaera Assangeri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.