Katalunia

Junqueras ERCren hautagaia izango da Europako bozetan

"Europara aurkeztea da Espainiako Estatuaren atzerapen demokratikoa eta errepresioa salatzeko modurik onena", dio presoak alderdiko militanteei idatzitako gutunea.

Junquerasen askatasuna eskatzen duen kartel bat, Diada egunean. ENRIC FONTCUBERTA, EFE
2018ko irailaren 29a
15:59
Entzun

ERCko militanteei igorritako kartan, jakinarazi du Oriol Junquerasek Europako bozetarako hautagaia izango dela, preso egonda ere. Bere ustez, horixe da errepresioa salatzeko modurik onena. "Kataluniaren askatasunaren afera nazioartean zabaltzea inoiz baino beharrezkoagoa da", dio.

Bihar beteko da urtebete errepublikarako erreferenduma egin zutenetik. "Espainiak Europari eta munduari bere aurpegirik txarrena erakutsi zion eguna" izan zen hura, Junquerasen irudiko, eta espetxean egonagatik, egun hartan egindakoaz "harro" azaldu da. "Ia 11 hilabete daramatzat preso, eta gure herriak egun horretan egin zuenaz erabat harro nago. Erreferendum bat egitea ez da delitua. Eta errepresioa, bistan da, ez da konponbidea". Kataluniaren eskubideen alde "borrokan jarraitzeko" pronto agertu da, eta baita "errepresaliatu guztien" eskubideak babesteko ere.

Horrexegatik aurkeztuko da bozetara, uste baitu, errepresioa eraginkor ez izateko modurik onena dela. "Pertsonalki gogoeta egin ostean, eta errepresioa pairatzen ari diren lagunekin hitz egin ostean, ERCren Europarako zerrendaburu izateko indartsu eta adorez sentitzen naiz", dio. Errepresioari aurre egiteko tresnarik onena demokrazia dela nabarmendu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.