Askatzea" erabaki dute, baina ez dute zehaztu "askatze" hori zer den. Junts pel Si Kataluniako Gobernura iristea ekarri zuen akordioa haustea, oraingoz behintzat, ez dute ebatzi. CUPeko batzar nazionalak bilera egin du —800 lagun inguru elkartuta—, eta han onartu dute "askatzea" proposatzen duen zuzenketa. Zehaztasunak datozen egunetan emango dituztela azaldu du Xavier Genero CUPeko idazkaritza nagusiko kideak.
Onartutako testuaren arabera, Junts pel Si plataformarekin duen loturak eragotzi egiten dio CUPi ezkerreko independentisten oinarria zabaltzea. Gainera, Espainiarekiko "haustura" beraiek nahi baino motelago egiten ari dela diote. Kataluniako Gobernuari aurre egiteko eskuak libre nahi dituzte, baina estatuarekin hausteko babes osoa ematen diote gobernu horri.
Junts pel Si-ren esku dagoen gobernuak aurrekontu proposamena egin eta egun gutxira etorri da hausturarako erabakia. Gobernuak CUPen edo beste norbaiten beharra dauka aurrekontu horiek aurrera ateratzeko.