FRANTZIA

Jupperen auzian epaileak presioa jasan duen ikertuko dute

AGENTZIAK
PARIS
2004ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Dominique Perben Frantziako Justizia ministroak Alain Juppe UMP alderdiko presidentearen auzian epaileak ustez jasandako presioak ikertuko dituela iragarri zuen atzo. Hori dela eta, ikerketa judiziala hasteko eskatu zuen.

Izan ere, Catherine Pierce Nanterreko epaitegiko buruak Alain Jupperen aurkako epaiketan presioak izan zituela salatu zuen elkarrizketa batean.Epaitegiak alderdien legez kanpoko finantzaketarengatik, 10 urterako inhabilitatu eta 18 hilabeteko kartzela zigorra betetzera kondenatu zuen Juppe ostiralean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.