Akatsa egin eta hurrengo egunean, David Pujadas France 2ko iluntzeko albistegiko aurkezleak bakarmena eskatu zien ikusleei; hala ere, zigor gisa, hamabost egunez eten egin dute Pujadasen eta haren taldearen jarduna.
Dena den, France 2ko albistegietako erredakzio taldearen iduriko, zuzendaritza nagusia da Jupperen inguruan albiste okerra eman izanaren arduraduna; hain zuzen ere, Olivier Mazerolleren kontrako zentsura mozioa bozkatu zuten atzo erredakzioan, eta langileen %67,4k bat egin zuen proposamen horrekin. Ondorioz, Mazerollek dimisioa aurkeztu du gaur.
Komunikabideak
Jupperen inguruan egindako akatsa dela eta, dimisioa aurkeztu du France 2 telebista kateko informazio zuzendariak
Ustelkeria aferengatik 10 urteko inhabilitaziora zigortu zutenez, Alain Juppe Bordeleko alkate eta UMP alderdiko presidenteak politika uzteko erabakia hartu zuela ziurtatu zuten Frantziako France 2 telebista kateko iluntzeko albistegian, otsailaren 4an. Ordu bertsuan, Juppek berak politikan segitzeko asmoa zuela iragarri zuen TF1 kateko albistegian. Akats hori dela eta, dimititu egin du Olivier Mazerolle France 2ko informazio zuzendariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu