Ukraina

Jushtxenkok presidente kargua hartu du quorum gabeko bilkuran

Igandean izan ziren presidentea aukeratzeko hauteskundeak Ukrainan. Viktor Janukovitx izan da garailea, emaitza ofizialen arabera, baina oposizioak "iruzurra" salatu du. Oposizoko Victor Jushtxenkoren jarraitzaileak kalera atera dira "iruzur" hori salatzeko. Krisia ikusita, Ukrainako Legebiltzarrak urgentziazko bilera egin du gaur, eta han, kargua hartu du Jushtxenkok. Karguak ez du ofizialtasunik ordea, Legebiltzarrean ez baitzegoen quorumik: 226 diputatu behar dira quoruma egoteko, eta 191 besterik ez zeuden.

2004ko azaroaren 23a
18:17
Entzun
Viktor Janukovitx izan da, emaitza ofizialen arabera Ukrainiko presidentea aukeratzeko hauteskundeen irabazlea. Hala ere, ESKEk ez die "sinesgarritasunik" eman emaitza horiei, eta Jushtxenko buru duen oposizioak iruzurra salatu du. Atzo, herritarrak kalera irten ziren "iruzurra" salatzeko, eta gaur ere horixe egin dute. Herrialdean sortutako krisiaren aurrean zer egin erabakitzeko urgentziazko bilera egingo du gaur Ukrainako Legebiltzarrak.

Legebiltzarrera milaka herritar inguratu dira, baina ez da quoruma osatzeko behar den diputatu kopurua bertaratu. Legebiltzarkideak eztabaidan ari zirela, oposizioko Jushtxenkok presidente kargua hartu du.

Jushtxenkok esan duenez, beraiek "iruzurraren" frogak dituzte. Horregatik, oposizioa ez dago emaitza ofizialekin batere konforme, eta beraien garaipena onartu arte mobilizatzen jarraituko dutela iragarri du. Hainbat hirik ere ez dituzte emaitzak onartu, eta Jushtxenkoren aginduei bakarrik jarraituko dietela iragarri zuten atzo. Jushtxenkok desobedientzia zibilerako deia egin du gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.