Kabila presidenteak berak iragarri du matxinadak porrot egin duela

Kolpistek eta euren buru Eric Lengek Nazio Batuen misioari geriza eskatu nahi zioten

Erredakzioa
2004ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Guardia presidentzialeko militar talde batek ostegun gauean egindako esttu kolpe saioak porrot egin duela iragarri zuen atzo goizean bertan Kongoko Errepublika Demokratikoko presidente Joseph Kabilak. Eric Lange majorra buru zuten soldaduak irrati publikoaz jabetu ziren eta batasun nazionaleko gobernua kargutik kentzen zutela iragarri zuten «funtzionatzen ez duelakotz». Gobernuaren aldeko indarrek irrati nazioaleko egoitzatik haizatu ondoren, kolpistak Tshatshiko kanpamendu militarrean inguratuta izan ziren. Azken albisteen arabera, Kongo Nazio Batuen Erakundeko misioari (Monuc) geriza eskatzeko asmoa zeukaten.

«Errepublikakoinstituzioak indarren daude eta ni neu ere jardunean nago», aditzerat eman zuen Kabilak, telebista nazionaleko pantailetan atzo goizean egindako agerraldian. «Jendea egon dadila lasai eta ohiko jarduerei ekin diezaiela» gaineratu zuen presidenteak. Haatik, egoeraz aski kezkatuta zegoela agerian egon zen, hauxe gehitu baitzuen: «Gogor egiteko prest egon behar gara, ez baitugu onartuko norbaitek, estatu kolpe baten bitartez, deuseztu egin dezan bake prozesua». Presidenteak berak baieztatu zuen ostegunetik ostiralerako gauean estatu kolpe bat burutzea saiatu duten militarren buru Eric Lenje majorra izan zela. Honek zuen, hain zuen, irrati nazionaleko egoitzan hogei bat soldadurekin indarrez sartu ondoren, iragarri herrialdeko instituzioen ibilera eteten zuela eta gobernua kargutik kentzen.

Bukavuko gertaeren ondorio

Irrati nazionaleko egoitzetatik haizatuta izan ondoren, kolpistak argindarreko sozietate nazionalaren (SNEL) eraikinean sartu ziren eta elektrizitate hornikuntza eten egin zuten Kinshasa hiriburuaren zati handienean. Handik ihes egiterat beharturik, Kinshasako Ngaliema auzunean kokatua den Tshatshiko kuartelean babestu egin ziren.

Inguru hauetan, baita presidentziako egoitzaren kokagune den Gombeko auzunean ere, tiroak eta leherketak entzun ziren atzo goizeko 06:00ak irian, baina Kongoko Errepublikako Demokratikoko Armadaren buruzagi goren Liwanga Mata-Nyamunyobo almiranteak ziurtatu zuen gobernuaren aldeko indarrrek egoera kontrolpean zutela.Armadaburuak zehaztu zuen, halaber, dozena bat kolpista atxilotuak izan direla ez Lenge bera,eta hauek erabilitakoibilgailuak berreskuratu direla.Estatu kolpe saioaren buru zegoen Eric Lenge majorraren berri izan zen joan den astean, honek baitzituen gogor zanpatu Nazio Batuen Erakundeko egoitza, materiale eta langileen aurka herrialdean gertatutako erasoen egileak. Jazarkunde honek 12 lagunen heriotza eragin zuen Kinshasan bertan.Alta bada, bortizki zanpatu zituzten herritarrek bezala, Lengek eta berarekin estatu kolpe saioan jardun duten beste militarrek salatzen zuten, antza, Kabilaren agindupeko indar armatuek eta NBEko kasko urdinek ezer gutxi egin izana Bukavu hirian iragan astean gertatutakoa eragozteko.Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdean kokatua den hiri honez jabetu ziren matxino zenbait. Hauek tutsi etniakoak ziren eta herrialdeak jasandako gerra zibilean Kinshasako agintearen aurkako gerrillako kide ziren. Kabilaren indar armatuek, joan den asteazkenean lortu zuten Bukavuko kontrola berreskuratzea eta matxinatuak handik haizatzea.

-

GERRA KRIMENAK



Emakume eta haurren egoera salatu dute Unicefek eta HRWk



Kongoko Errepublika Demokratikoan emakumeen eta haurren egoera oso larria dela ohartarazi dute Unicef Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsak eta giza eskubideak gerizatzeko HRW taldeak. Herrialdean berriki egindako ikuskalditik landa, Unicefeko batzorde eragileko kide eta Ekuadorko enbaxadore Luis Gallegok hauxe esan zien atzo kazetariei: «Kongoko emakumeen eta haurren egoera larriak nazioartearen berehalako arreta behar du». Horiek eraso sexualak pairatzen dituztela egiaztatuta, « sexu bortxaketakgerrako arma gisa baliatzea ozen salatu behar da, beste arau-hausteekin egin ohi den bezala», esan zuen Gallegok.Human Rights Watch (HRW) erakundeak ere emakumeek eta haurrek pairatzen dituzten bortxaketak ogor salatu ditu, eta Bukavun joan den asteangertatutakoak aipatuzituen . «Matxinoek zibil andana hil dute, eta emakume zein neskatxa ugari bortxatu, horietatik zenbaitek hiru urte baino gutxiago zutelarik».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.