Kabinan kea zegoela abisu eman zuen Egyptair konpainiako hegazkinak, desagertu aurretik

Atzo topatu zituzten hegazkinaren arrastoak Meditarraneo itsasoan.

Bidaiarien senitartekoak. TAREK WAJEH / EFE
2016ko maiatzaren 21a
15:24
Entzun

Desagertu baino bi minutu lehenago, kabinan kea zegoen abisu automatikoa bidali zuen ostegunean desagertutako Egyptair konpainiako hegazkinak. Frantziako Gobernuak baieztatu du hala gertatu zela, baina azpimarratu du ezin dela jakin ke hori eraso baten edo ezbehar baten ondorio zen.

Atzo topatu zituzten hegazkinaren aurreneko arrastoak, Mediterraneo itsasoan. Alexandria Iparraldera 290 kilometro eginda, Mediterraneo itsasoa dago. Inguru horretan topatu zituen atzo Egiptoko armadak herenegun Paristik abiatu eta Kairora iritsi ez zen hegazkinaren arrastoak. Armadak jakinarazi duenez, hondakinak ez ezik, bidaiarien objektu pertsonalak ere topatu dituzte.

Orain, bilaketa lanekin jarraitzen ari dira, Egyptair konpainiako Aibus A-320aren arrastoen bila. Egiptoko armadak Grezia, Frantzia, Zipre eta Erresuma Batuaren laguntza du erreskate lan horietan.

Oraindik orain ez da jakin hegazkinarekin zer gertatu zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.